Asteburu ona izan da Orioko Futbol Taldeko mutilentzat

Julene Sorarrain

Mendibeltz futbol zelaia (Orioko Udala)

Orioko Futbol Taldeko gizonezkoek 1-2 irabazi dute etxetik kanpo Billabonaren aurka. Emakumezkoek, berriz, atsedena izan dute asteburu honetan.

Ohorezko Mailako ligako hogeigarren jardunaldia jokatu dute asteburuan Orioko Futbol Taldeko gizonezko seniorrek. Etxetik kanpo aritu dira jokalariak, eta 1-2 emaitzarekin lortu dute garaipena Billabona Kirol Elkartearen aurka. Hirugarren dira oriotarrak sailkapenean, aurreko sailkatuari puntu bateko aldea aterata. Emakumezkoek, berriz, atsedena izan dute asteburuan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide