Kimuen kategoriako palisten topaketa egingo dute bihar arratsaldez Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. Bertan, Azpeitia, Errenteria, Oiartzun, Olaberria, Orio eta Zumaia herrietako 30 bat pilotari elkartuko dira.
16:00etan hasiko da jardunaldia. Lehen saioan, 17:15ak bitarte, molle-pelle handiarekin ariko dira Errenteriako, Oiartzungo, Orioko eta Zumaiako palistak. Ondoren, 18:30ak arte, molle-pelle txikiarekin Azpeitikoek, Olaberriakoek eta Zumaiakoek jardungo dute.
Federazioak eramango ditu pilotak, baina pilotari bakoitzak bere pala eraman beharko du. Gainera, molle-pelle txikiarekin betaurreko babesgarriak ezinbestekoak izango direla gaineratu du Federazioak. Zuriz jantzita joan beharrik ez dela ere gaineratu du.