Zumaia eta Donostia arteko Lurraldebuseko autobusek azken geralekua –edo lehenengoa, Donostiatik ateratzen diren busen kasuan– Federico Garcia Lorca pasealekukoa izan da azken urteotan. Donostiako Autobus Geltokia zabaldu zutenetik han egin dute azken geldialdia kostako zerbitzua eskaintzen duen busek. Martxoaren 3tik aurrera, aldaketak ezarriko dituzte.
Hala, Zumaia eta Donostia autobidez lotzen dituen UK10 autobusek Lorca pasealekuan utziko dituzte bidaiarik. Hartu, berriz, ibaiaren bestaldean, Gernikako Arbola pasealekuan dagoen Maria Kristina Zubia geralekuan hartuko dituzte, handik Askatasunaren etobidera joateko.
Aldaketek ez diote eragingo UK09 (Zumaia-Donostia N-634 errepidetik) eta ostiraletan eta larunbatetan gaueko zerbitzua eskaintzen duten UK49G lineetako busek. Hauek lehen bezala jarraituko dute Federico Garcia Lorca pasealekuan bidaiariak hartzen.