Orioko Udalak gaur jakinarazi du X (Twitter) sare sozialean zeukan kontua desaktibatu duela, sareak azkenaldian hartu duen "joera eta kutsu atzerakoia" ikusita. Hori horrela, hemendik aurrera ez du edukirik zabalduko kanal horren bitartez.
Bestalde, udalak aditzera eman du gainontzeko sare eta informazio-kanalek oraingoz irekita segituko dutela. "Gerora izan daitekeen edozein aldaketa udal-webgunearen bitartez jakinaraziko du, hori baita herritarrei informazioa emateko daukan baliabide nagusia, gukoriori.eus webgunearekin batera".