Gaztetxoen konbibentziak antolatu ditu Txurrmuskik LH3tik LH6ra arteko neska-mutilentzat

Onintza Lete Arrieta 2025ko ots. 3a, 09:43

Txurruka aterpetxeko konbibentzietako talde argazki bat.

Asteburua Txurruka aterpetxean igaroko dute martxoaren 28tik 30era, eta izena emateko epea gaur bertan zabaldu dute.

Txurrumuski aisialdi taldeak gaztetxoen konbibentziak antolatu ditu aurten ere LH3tik LH6ra arteko neska-mutilentzat. Martxoaren 28tik 30era arteko asteburua igaroko dute Txurruka aterpetxean, eta izena emateko epea gaur bertan zabaldu dute. Izena lotura honetan eman daiteke. Otsailaren 14an amaituko da izena emateko epea.

Txurrumuskik azaldu duenez, asteburua aterpetxean igarotzen dutenek ezingo dute joan-etorririk egin beste ekintza batzuk egiteko. Izena banaka eman beharko da, eta aterpetxeak duen toki kopurua baino haur gehiagok ematen badute izena, zozketaz erabakiko da zein joango diren asteburupasa.

Zozketa otsailaren 19an egingo lukete, eta Txurrumuski ahalik azkarren jarriko litzateke harremanetan onartutakoen gurasoekin, eta besteei, itxaron zerrendan daudela jakinaraziko liekete.

Ondoren, joateko aukera dutenek otsailaren 28ra (egun hori barne) arteko epea izango dute ordainketa burutzeko –65 euro–. Kontzeptuan haurraren izen-abizenak jarri beharko dira, eta ezinbestekoa izango da epea errespetatzea, izan ere, ordainketarik egiten ez bada, izen-ematerik egin nahi ez duela ulertuko da.

Edozein zalantza argitzeko, Ludotekan nahiz Gaztelekuan galdetu daiteke, edo nahiago bada 666 19 43 68 zenbakira deitu edo txurrumuski@txurrumuski.org helbidera idatzi.  

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide