Bihar egingo du bigarren bilera irekia Euskaraldiko Orioko lantaldeak

Julene Sorarrain 2025ko ots. 2a, 12:00

Euskaraldia Orion, duela bi urte. (Guka)

Aurreko astean bildu zen aurrenekoz Orioko lantaldea, eta hurrengo hitzordua ere toki eta ordu berean izango da. Joxe Mari Unanue izango da Orioko eta Aiako koordinatzailea.

Aurtengo Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era egingo da, eta horren harira, Orioko lantaldeak aurreneko bilera egin zuen atzo arratsaldean. Joxe Mari Unanue izango da Orioko eta Aiako koordinatzailea, eta hark gidatu zuen bilera.

Hurrengo bilerarako hitzordua bihar izango da. 18:30ean Kultur Etxean. Herritar guztiek parte har dezakete talde horietan, eta horixe eskatu nahi die Orioko lantaldeak herritarrei: beren apurra jartzea euskararen alde.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide