Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek Palestinaren aldeko saioan parte hartuko dute

Julene Sorarrain

Danbolin eskolaren emanaldi bat. (Guka)

Emanaldia urtarrilaren 25ean eskainiko dute, 12:00etan hasita, Donostiako udaletxearen parean.

Euskal Herriko Musika eta Dantza Hezkuntzaren sektoreak Palestinari elkartasuna adierazteko ekimen bat antolatu du urtarrilaren 25ean, larunbatarekin. Euskal Herriko musika-eskolei zabaldu die saioan parte hartzeko deialdia, eta Orioko Udalak jakinarazi duenez, Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleak hitzorduan izango dira. Eskolatik biolineko eta txistuko zenbait ikasle joango direla eman dute aditzera. 

Emanaldia urtarrilaren 25ean eskainiko dute,12:00etan hasita, Donostiako udaletxearen parean, Alderdi Ederren.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide