Bihar arratsaldean bilduko dira Munduko Emakumeen Topagunekoak

Onintza Lete Arrieta

Hainbat emakume, Munduko Emakumeen Topaguneko saioetako batean.

Gabonetako etenaldiaren ondoren, berriz elkartuko dira mundu zabaletik Oriora etorritako emakumeak (hemen jaiotakoek ere ateak zabalik dituzte) Saregilen.

Munduko Emakumeen Topaguneko kideek bihar egingo dute 2025ko lehen saioa, Gabonetako etenaldiaren ondoren. Orain arte bezala, hilean behin elkartuko dira Saregilen: larunbat arratsaldeetan izango da hitzordua, 17:00etatik 20:00etara, eta nahi duen emakume guztiek parte har dezakete bertan, kanpoan jaioak izan nahiz bertakoak izan.

Askotariko ekintzak egiten dituzte lagun giroan, eta Aleksandra Zak zarauztarrak egiten ditu dinamizatzaile lanak. Saioak gazteleraz izango dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide