Lehen sorospen pediatrikoei buruzko hitzaldia eskainiko dute haur eskolan

Julene Sorarrain

Orioko Maria Maestra haurreskola.

Hitzordua urtarrilaren 21ean, asteartearekin, izango da, 16:30ean hasita, Maria Maestra Haurreskolan bertan, eta Gurutze Gorriak zuzenduko du. Parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea, haur eskolako iragarki-taulan jarri duten orria betez.

Orioko Maria Maestra Haurreskolako guraso batzordeak antolatuta, lehen sorospen pediatrikoei inguruko hitzaldia emango du Gurutze Gorriak. Hitzordua urtarrilaren 21ean, asteartearekin, izango da, 16:30ean hasita, haur eskolan bertan.

Hitzaldian informazio erabilgarria eman nahi zaie gurasoei, zaintzaileei eta haur txikiekin harreman zuzena duten profesionalei. Bestalde, Orioko Udalak jakinarazi du izen-ematean 15 laguneko muga gainditzen bada, urtarrilaren 23an bigarren saio bat eskainiko dutela.

Izena emateko, haur eskolako iragarki taulan jarri duten orria bete beharko da. Saioan 15 lagunentzako lekua izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide