Palota kalean ere jarri dituzte aparkalekuak bizikletentzat

Onintza Lete Arrieta 2025ko urt. 16a, 13:04

Palota kalean aste honetan jarri du udalak bizikletentzat aparkalekua. (Onintza Lete Arrieta)

Udalak aste honetan jarri du bizikletak egoki aparkatzeko azpiegitura kalearen ertz batean.

Orioko Udala herriko hainbat eremutan ari da ezartzen azken hilabeteetan bizikletak aparkatzeko azpiegiturak, eta aste honetan bertan Palota kalean jarri du gune berria ibilgailu gutxi batzuk egoki aparkatu ahal izateko.

Horietako bat mugikortasun arazoak dituztenentzako izango da, eta horrela dago seinalatuta.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide