Eusko Gudari kaleko eraisketa-lanak datorren astera atzeratu dituzte

Julene Sorarrain 2025ko urt. 15a, 15:51

Eusko Gudari kaleko 38. ataria. (Orioko Udala)

Azken orduko arrazoiak tarteko, eraisketa-lanak datorren astera atzeratuko dituzte, eta urtarrilaren 20an, astelehenarekin, hasiko dituzte.

Eusko Gudari kaleko 38. atariko etxea eraisteko lanak gaur hasiko zituela jakinarazi zuen atzo Orioko Udalak. Azken orduko arrazoiak tarteko, eraisketa-lanak datorren astera atzeratuko dituzte, eta urtarrilaren 20an, astelehenarekin, hasiko dituzte.

Udalak atzo aditzera eman zuen moduan, gainerako etxebizitzen eta pilotalekuaren eraisketa-lanak aurrerago egingo dira. Hori horrela, pilotalekuak erabilgarri segituko du orain arte bezala.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide