Eusko Gudari kaleko 36-40 atarietan etxebizitza berriak eraikiko dituzte datozen hiletan. Lanekin hasi aurretik, ordea, 38 zenbakidun eraikina eraistea erabaki du enpresa sustatzaileak, "oso egoera kaskarrean" dagoelako.
Gaur hasiko dituzte etxea eraisteko lanak, eta udalak aurreikusi du, "dena ondo bidean", ostiral honetan amaituko dituztela. Hori horrela, jakinarazi dute une jakinetan lanek ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioan eragin dezaketela, eta zailtasun horiek bideratzeko udaltzainak egongo direla.