Itzuli dira Saregileko irakurle taldearen saioak, oporraldiaren ostean

Julene Sorarrain 2025ko urt. 15a, 11:02

Saregileko irakurle taldearen saioa. (Utzitakoa)

Nerea Loiola Pikazak zuzenduko ditu saioak. Urteko lehena urtarrilaren 29an, asteazkenarekin, izango da, Saregilen, 18:30ean hasita.

Saregile Emakumeen Etxeak antolatuta, hilaren azken astean hasiko dira irakurle taldearen aurtengo saioak. Lehenengoan Frederik Peetersen Pilula Urdinak liburua landuko dute. Saio hauek hileko azken asteazkenetan izango dira, 18:30etik 20:00etara. Euskaraz irakurri eta landuko dituzte edukiak, baita eztabaidak ere. Aurten irakurriko dituzten liburuak hurrengoak dira:

  • Urtarrilak 29: Pilula Urdinak, Frederik Peeters.
  • Otsailak 26: Esnearen kolorekoa, Nell Leyshon.
  • Martxoak 26: Dantzaldia, Irène Némirovsky.

Saioetan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; galdetegi honen bitartez egin daiteke. Informazio gehiagorako, Saregileren egoitzara jo daiteke (Kale Nagusia, 17) baita saregile@orio.eus helbidera idatzi edo 623-17 85 53 zenbakira deitu ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide