Zaharren Babeslekuak urteko batzarra egingo du hilaren 22an

Onintza Lete Arrieta 2025ko urt. 11a, 08:00

Gai zerrendak sei puntu izango ditu, besteak beste, aurtengo batzar nagusiko akta irakurtzea eta onartzea; ekitaldi ekonomikoaren itxiera eta 2024ko balantzea; eta 2024ko jardueren memoria aurkeztea.

Zaharren Babeslekua Orioko jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak bi hitzordu nagusi ditu 2025. urtearen lehen hiruhilekorako. Izan ere, batetik, urtarrilean urteko batzarra egingo du; eta bestetik, martxoan, Jubilatuen eta Pentsiodunen Eguna.

Batzar nagusiari dagokionez, urtarrilaren 22an egingo dute, asteazkenarekin, 17:00etan, Kultur Etxean. Gai zerrendak sei puntu izango ditu, besteak beste, aurtengo batzar nagusiko akta irakurtzea eta onartzea; ekitaldi ekonomikoaren itxiera eta 2024ko balantzea; eta 2024ko jardueren memoria aurkeztea. Anuska Esnal alkatearen hitzak entzuteko aukera ere egongo da, baita amaieran galderak eta eskariak egitekoa ere.

Bestalde, elkarteak gogorarazi du urtarrilaren 27an, 28an, 30ean eta 31n kobratuko duela urteko kuota –10 euro–, eta 2024ko abenduaren 31 baino lehen 80 urte bete dituztenek ez dutela ordaindu beharko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide