Itxaspeko bidea egonkortzeko lanei ekin diete

Julene Sorarrain 2025ko urt. 9a, 14:15

Itxaspe bideko konponketa lanak. (Orioko Udala)

Udalak jakinarazi du datozen egunetan sare metalikoa jarriko dutela mendi magalean, "etorkizunean izan daitezkeen luizien aurrean, oinezkoen segurtasuna bermatzeko". Konponketa lanak Tesinsa enpresak burutuko ditu. 

Irailaren hasieran izandako luiziaren ondorioz, Itxaspeko pasabidea itxita egon da oinezkoentzako. Hori horrela, udalak eremua egonkortzeko lanak adjudikatzeko deialdia egin du, eta aste honetan hasi ditu lanak Tesinsa enpresak. Aurreikuspenen arabera, bi aste beharko dituzte lanak bukatzeko.

Udalak jakinarazi du datozen egunetan sare metalikoa jarriko dutela mendi-magalean, "etorkizunean izan daitezkeen luizien aurrean, oinezkoen segurtasuna bermatzeko". Dagoeneko hasi dira sareari eutsiko dieten euskarriak jartzen. 

Bestalde, udalak aditzera eman du lanek 33.393 euroko aurrekontua dutela. Datorren asteari begira, Itxaspeko bidea oinezkoei berriro zabaltzea ere aurreikusi dute. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide