'Elorrio', aste honetako hitza

Julene Sorarrain 2025ko urt. 9a, 11:30

Gizon bat egoera txarrean. (pixabay)

Orioko Udala astero herriko hitz edo esamolde bat ari da herritarrekin partekatzen, horiei esanahia eta erabilera azalduz.

Elorrio esamoldea hautatu du aste honetan Orioko Udalak Aritz Pardinak herriko hitz eta esamoldeez egindako bilketatik. Astean behin herriko hitz edo esamolde bat zabaltzea da asmoa, eta aurreko asteetan, esaterako, zokor mazoa, zikin-estalia, txikitan jaioa eta potoko esnea esamoldeak partekatu izan ditu.

Elorrio hitzak nekea, estualdia edo egoera txarra esan nahi du. Erabilerari dagokionez, modu honetara esaten da: elorrio dauka gajoak... gizon zakil horrekin!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide