Ganbara sormen tailerra probatzeko aukera izango dute LH eta DBHko herriko ikasleek

Julene Sorarrain 2025ko urt. 8a, 16:00

Ganbara sormen tailerra. (Zorione Mendez)

Arte plastikoen tailerrean marrazketa, pintura, eskultura, eskulanak eta serigrafia landuko dituzte. LH eta DBHko herriko ikasleentzat da jarduera, ikasturte osokoa, baina ikasturte erdia Zaragueta Herri Eskolan egingo dute, eta beste erdia, Orioko Herri Ikastolan. 

Udalarekin eta bi ikastetxeekin elkarlanean, Zorione Mendez sortzaile oriotarrak Ganbara izeneko sormen tailerra eskainiko du aurten ere. Arte plastikoen tailerrean marrazketa, pintura, eskultura, eskulanak eta serigrafia landuko dituzte. LH eta DBHko herriko ikasleentzat da jarduera, ikasturte osokoa, baina ikasturte erdia Zaragueta Herri Eskolan egingo dute, eta beste erdia, Orioko Herri Ikastolan. Gainera, eskolak hiruhileka antolatzen dira, eta ez dago ikasturte osoa egin beharrik. 

Tailerra urrian jarri zen martxan, baina herritarrek saio bat probatzeko aukera dute. Kuotaren barruan materiala sartzen da; hala, ikasleek ez dute ezer eraman behar saioetara. Horrez gain, Mendezek azaldu du konpromisoa ez dela kurtso osokoa, eta klase solteak har daitezkeela. Gainera, hiruhilero ikasleari galdetzen zaio jarraitu nahi duen tailerrean.

Hiruhileko prezioa 220 eurokoa da, baina kopuru hori ordaintzeko zailtasunak dituzten familiek ere izango dute seme-alabak bertan apuntatzeko aukera, udalaren laguntzei esker.

Ordutegiak honakoak dira, baina horiek ez dira zurrunak izango, eta ikasleak taldez aldatzea egongo da.

  • Asteartea: 17:00-18:30. LH1-LH4. GAN taldea.
  • Asteazkena: 17:00-18:30. LH5-LH6. BA taldea.
  • Osteguna:
    • 17:00-18:30. DBH1-DBH2. RA taldea.
    • 19:00-20:30. DBH3-DBH4. ! taldea.

Izena emateko bi modu daude: 652 70 22 37 telefonora deituta edo mezua bidalita, edo ganbarasormentailerra@gmail.com helbidera mezua idatzita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide