Ostiral arratsaldean Barakaldon (Bizkaia) 84 urteko emakume bat hil zuen haren semeak, eta hilketa hori eta, oro har, indarkeria matxista salatzeko, hainbat elkarretaratze egin dituzte azken egunotan.
Atzo, Orion izan zen bilkura, 19:00etan Herriko Plazan. Orioko Mugimendu Feministak deitu zuen protestara, eta Orioko Udalak bat egin zuen deialdi horrekin. Aski da! Indarkeria matxistaren aurrean, autodefentsa feminista lelopean elkartu ziren herritarrak.