Barakaldoko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar

Julene Sorarrain

Pasaiako hilketa salatzeko elkarretaratzea. (Onintza Lete Arrieta)

Orioko Mugimendu Feministak deitu du bilkura, eta 19:00etan hasiko da, Herriko Plazan. 

Ostiral arratsaldean Barakaldon (Bizkaia) 84 urteko emakume bat hil zuen bere semeak, eta hilketa hori eta oro har indarkeria matxista salatzeko hainbat elkarretaratze egin dituzte azken egunotan eskualdean. Bihar, Orioko Mugimendu Feministak deituta, hilketa salatzeko elkarretaratzea egingo dute. Hitzordua 19:00etan izango da, Herriko Plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide