Autobus zerbitzua eskainiko dute Bilboko manifestaziora joateko

Julene Sorarrain

Presoen aldeko elkarretaratzea. (Utzitakoa)

Sarek presoen, iheslarien eta deportatuen aldeko manifestazioa antolatu du larunbat honetarako. Autobusa 15:15ean aterako da autobus geltokitik, eta interesdunek Kolon Txiki tabernan eman dezakete izena. 

Sarek antolatuta, presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea eskatzeko manifestazioa egingo dute urtarrilaren 11n, larunbatarekin, Bilbon (Bizkaia).

Hori horrela, manifestazioara joateko autobus zerbitzua eskainiko dute Oriotik. Interesdunek Kolon Txiki tabernan eman dezakete izena. Autobusa 15:15ean aterako da, autobus geltokitik. Manifestazioa 17:00etan hasiko da, Bilboko La Casilla kiroldegitik abiatuta. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide