Herri libre bat egutegia argitaratu du Gure Eskuk (hemen eskuratu daiteke formatu digitalean), eta harekin batera Tripontzia zozketa antolatu du mugimendu hark. Hala, egutegia erosten duten guztien artean 52.000 euro zozkatuko ditu. Zenbaki eta seriearen irabazleak 30.000 euroko lehen saria jasoko du. Horrekin batera, 2.000 euroko zazpi sari banatuko ditu zenbaki bereko gainontzeko serieentzat, eta 1.000 euro saritutako bigarren zenbaki eta seriearentzat.
Zozketan parte hartzeko egutegia eskuratu beharko da. Orion hiru tokitan dago egutegia salgai: Kolon Txikin, Gabonen eta Salatxon.