Larunbat arratsaldean izango da herri aitortza ekitaldia

Onintza Lete Arrieta

Orioko herrigunea, airetik ikusita. (Orioko Udala)

Arraunetxean egingo da ekitaldia, eta bertan, urtean zehar nabarmendu diren oriotarrak omenduko ditu Orioko Udalak.

Herri aitortza ekitaldia egingo dute etzi, larunbata, Arraunetxen, 19:00etan hasita. Ekitaldiaren helburua da urtean zehar nabarmendu diren oriotarrak omentzea. Horregatik, aurreko asteetan herritarrek hautagaiak aurkeztu dituzte galdetegi anonimo baten bidez, eta udalak guztira 36 proposamen jaso ditu. Ondoren, udaleko mahai teknikoko epaimahaiak erabaki du zein herritar edo eragile omendu, baina hori ez da publiko egingo ekitaldiaren unera arte.

Gehienez bost lagun edo elkartek jaso ahalko dute aitortza.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide