Herri aitortza ekitaldia urtarrilaren 4ra atzeratu du Orioko Udalak

Onintza Lete Arrieta 2024ko abe. 26a, 11:13

Etzi, larunbata, ziren egitekoak ekitaldia, baina udalak azaldu du omenduetako batek agenda arazoak zituela egun horretan.

Herri aitortza ekitaldia etzi, larunbata, ziren egitekoak Arraunetxen, baina Orioko Udalak jakinarazi du astebete atzeratuko dela, omenduetako baten agenda-arazoak direla-eta. Erabaki hori hartu du udalak. Hala, ekitaldia, datorren urtarrilaren 4an egingo da, larunbatarekin, Arraunetxen, 19:00etan hasita.

Ekitaldiaren helburua da urtean zehar nabarmendu diren oriotarrak omentzea. Horregatik, herritarrek hautagaiak aurkeztu dituzte azken asteetan galdetegi anonimo baten bidez eta udalak guztira 36 proposamen jaso ditu. Ondoren, udaleko mahai teknikoko epaimahaiak erabaki du zein herritar edo eragile omendu, baina hori ez da publiko egingo ekitaldiaren unera arte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide