Azken urte hauetan herriaren izaera islatzen duten argi eta apaingarriak sortzearen aldeko apustua egin du merkatarien eta ostalarien taldeak. Dagoeneko ezagunak dira herrian Eusko Gudari kalea zeharkatzen duten manta arraiak, zeresana eman zuten ganbak, herri sarrera koloreztatzen duen balea, bikamiotako izurdeak, eta orain, Ibai-ondo kaleko arrainak batu dira familiara.