Oriotarrek 36 proposamen aurkeztu dituzte herri-aitortza jasotzeko

Julene Sorarrain

Herriko Plaza. (Orioko Udala)

Astea amaitu aurretik, epaimahaiak azken erabakia hartuko du eta aurten omena jasoko duten oriotarrak aukeratuko dituzte.

Orioko Udalak herri-aitortza eta omena egingo die urtean zehar nabarmendu diren zenbait oriotarri. Ekitaldia abenduaren 28an, larunbatarekin, egingo dute Arraunetxen, 19:00etan hasita. Herritarrek hautagaiak aurkeztu dituzte azken asteetan galdetegi anonimo baten bidez eta, epea bukatuta, udalak guztira 36 proposamen jaso ditu.

Prozesuaren barruan, mahai tekniko batek hautagaiak aztertuko ditu egunotan. Hala nola, hautagaiek deialdian ezarritako baldintzak betetzen ote dituzten egiaztatuko dute, baita aitortza jasotzeko arrazoiak baloratu ere. Astea amaitu aurretik, epaimahaiak azken erabakia hartuko du eta aurten omena jasoko duten oriotarrak aukeratuko dituzte (gehienez, bost).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide