Benta bidean, Muniotako errekak zeharkatzen duen puntuan, hodi bat dago errepidea alderik alde gurutzatzen duena. Hodia puskatu egin da, eta horren harira, udalak ordezkatu egingo du. Gaur hasiko dituzte lanak eta bihar arratsalderako amaitzea aurreikusi dute. Bestalde, lanak egiten diren bitartean, trafikoa semaforo bidez erregulatuko dela jakinarazi dute, eta ibilgailuek txandaka pasatu beharko dute. Gauez, aldiz, txapa baten bidez bermatuko da pasabidea.
Lanak Uzkue SL enpresak egingo ditu, eta aurreikuspenen arabera, bihar arratsalderako bukatuta egongo dira.