Gabonetarako egun gutxiren faltan, jostailu truke azoka egin dute gaur goizean Orion. Herrio Natur Taldeak antolatu du egitasmoa, Orioko Herri Ikastolarekin eta Zaragueta Herri Eskolarekin elkarlanean.
Azoka gaur goizean egin dute, baina aurreko asteetan zehar jostailuen eta liburuen bilketa egiten aritu dira. Hori horrela, egoera onean eta garbiak zeuden jostailuak trukatzeko aukera izan dute herritarrek. Asko izan dira bertaratu diren herritar gazteak, eta egistamoaren bidez, jostailuei bigarren erabilpen bat eman diete, hondakinak murrizteko helburuarekin.
Argazkiak: Onintza Lete Arrieta.