'Gabonak eta aulki hutsak' hitzaldia eskainiko dute datorren ostiralean

Julene Sorarrain 2024ko abe. 15a, 09:00

Eider Otxoa terapeuta. (Guka)

Zainbizi elkarteak antolatu du, eta Eider Otxoa terapeutak eskainiko du Salatxo aretoan.

Gabonetako programaren barruan, Gabonak eta aulki hutsak hitzaldia antolatu dute Zainbizi elkarteko kideek, Orioko Udalaren laguntzarekin. Hitzaldi honen helburu nagusia doluan dauden familiei Gabonei aurre egiteko iradokizunak eskaintzea da. Aurten, Zainbizi elkarteko kide Eider Otxoa terapeutak eskainiko du saioa.

Hitzaldia datorren ostiralean, abenduaren 20an, izango da Salatxo aretoan, 19:00etatik aurrera. Antolatzaileek bereziki gonbidatu nahi dituzte egun hauetan bereziki hunkiturik dauden familiak eta gai honekiko interesa duten herritarrak. Azken finean, Gabonak senideak edo lagunak berriro elkartzeko garaia da, eta edonork izan dezake modu batean edo bestean aulki huts bat etxean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide