Donostiako Elizbarrutiko Espetxe Pastoraltzak Martuteneko espetxean preso daudenei laguntzeko egiten den urteroko bilketaren kanpaina martxan jarri du. Itxaropenetik askatasunerantz elkarrekin lelopean, ekimen honek presoen premiarik handienak asetzea du helburu.
Hauek dira lehentasunezko premiak: barruko arropa berria, kamisetak eta gantzontziloak, bularretakoak eta kuleroak, txandalezko prakak, kamisetak eta kirol-jertseak, oinetakoak, bainu-txankletak eta kirol oinetakoak. Bestalde, turroi biguna, tabako gorria eta metxeroak, idazteko eta bidaltzeko materiala, seiluak (“A” motakoak), gutunazalak eta boligrafoak, edota higiene pertsonaleko premiak bilduko dituzte.
Bilketa Orioko San Nikolas elizako saloian egingo dute, astelehenean eta asteartean, 17:00etatik 20:00etara biartean.