Alerta laranja ezarri du Euskalmetek biharko, larunbata, itsasaldeko arriskuagatik, eta horregatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako gomendioei jarraituz, Orioko Udaltzaingoak Antilla hondartzako malekoia itxiko du hainbat ordutan.
Zehazki, itsasgorak direnean itxiko du pasealekua, hau da, goizean goizetik 10:00ak arte, eta arratsaldean, 18:00etatik igande goizera arte.
Orioko Udalak dei egiten die herritarrei udaltzainek emandako gomendioak eta ezarritako neurriak errespetatu ditzaten.