Euskaraldiko Orioko lantaldeak lehen bilera antolatu du astelehenerako

Julene Sorarrain 2025ko urt. 17a, 09:00

Euskaraldia Orion, duela bi urte. (Guka)

Hitzordua 18:30ean hasiko da, Kultur Etxean. Herritar guztiek parte har dezakete talde horietan, eta horixe eskatu nahi die Orioko lantaldeak herritarrei: beren apurra jartzea euskararen alde.

Aurtengo Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era egingo da, eta horren harira, Orioko lantaldeak aurreneko bilera antolatu du, egun horietan herrian zehar egingo diren ekintzak antolatzeko. "Euskal Herri osoan milaka herritarrek beren hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararako jauzia eman dute Euskaraldiari esker: familian, lagunartean, lantokietan nahiz ezezagunekiko harremanetan", azaldu du Euskaraldiko Orioko lantaldeak.

Hitzordua astelehenean izango da, 18:30ean hasita, Kultur Etxean. Herritar guztiek parte har dezakete talde horietan, eta horixe eskatu nahi die Orioko lantaldeak herritarrei: beren apurra jartzea euskararen alde.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide