Orioko Udalak jakinarazi du aurreikusitakoa baino ordubete geroago hasiko dela Euskaraz Gazte literatura lehiaketako sari banaketa ekitaldia: 18:30ean beharrean, 19:30ean. Urtero gaurko egunez egiten da, abenduaren 3an, Euskararen Egunean, eta hitzordua mantendu duen arren, orduz aldatu du.
Izan ere, Orioko Mugimendu Feministak gaur 19:00etarako elkarretaratzera deitua du Pasaiako hilketa matxista salatzeko, eta horregatik hartu du ordua atzeratzeko erabakia Orioko Udalak. Gainera, udalak bat egin du elkarretaratze horrekin.
Bestalde, udalak gogorarazi du, urtero bezala, lan sarituak Aia-Orio Guka aldizkariarekin batera banatuko den gehigarri berezi batean argitaratuko dituela, urtarrilaren hasieran.