Euskararen Egunean banatuko dituzte Euskaraz Gazte Literatur Lehiaketako sariak

Ian Ruiz Lizaso 2024ko aza. 23a, 17:00

Euskaraz Gazte Literatur Lehiaketa (GUKA)

Euskal gazteen sormena eta Euskararen Eguna uztartuko dira abenduaren 3an antolatutako sari-banaketa ekitaldian.

Orioko Udalak antolatuta, abenduaren 3an, Euskararen Egunean, Euskaraz Gazte Literatur Lehiaketaren sari-banaketa ospatuko da. Ekitaldia 18:30ean izango da herriko Kultur Etxean. Bertan, gazteen sorkuntza literarioak omenduko dira. Bestalde, epaimahaia Orioko Udaleko euskara-teknikariak eta Aiako kultur teknikariak osatu dute.

Sariei dagokionez, bi atal ezberdinduko dituzte; alde batetik ipuinen atala, eta bestetik, bertso edo olerkien atala. Atal bakoitzeko irabazle bakoitzari, 300 euroko saria emango zaie; bigarren sariak, 200 eurokoa izango dira; eta hirugarren sariak, aldiz, 150 eurokoak izango da. Bi accesit, bakoitza 100 eurokoa.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide