Joan den larunbatean emakume bat tiroz hil zuen bikotekide ohiak Pasaian (Gipuzkoa), eta hilketa hori salatzeko elkarretaratzera deitu du Orioko Mugimendu Feministak. Hitzordua 19:00etan izango da, Herriko Plazan.
Orioko Udalak bat egin du deialdiarekin: "Orioko Udalak ere sendo gaitzetsi nahi du hilketa, eta biktimaren gertukoei elkartasuna adierazi. Indarkeria martxistak ez du izan behar tokirik gure herrietan eta udalak lanean jarraituko du izugarrikeria horien kontrako borrokan", esan du.
Larunbateko hilketaren ondoren, Ertzaintzak 53 urteko gizon bat atxilotu zuen hilketa berak gauzatu zuelakoan. Gizonak emakumeari tiro egin eta ihes egin zuen auto batean, baina Villabonako (Gipuzkoa) Udaltzaingoaren bulegoan aurkeztu zen gero, bikotekide ohia hil zuela aitortzeko; han atxilotu zuten. Ertzaintza gertaturikoa ikertzen ari da.