David Camacho eta Enric Mas arkitekto katalanena da Andra Mariko proiektu irabazlea

Julene Sorarrain 2024ko aza. 30a, 10:00

Andra Mari guneko proiektu irabazlea. (Orioko Udala)

Estudi Local d'arquitectura bulegoko langileak dira eta arkitektura jasangarria dute oinarri beren lanek. Udalarekin harremanetan jarri ondoren, proiektua idazteari ekingo diote datozen hiletan.

Estudi Local d'arquitectura bulegoko David Camacho eta Enric Mas arkitektoek osatu dute Andra Mariko proiektu irabazlea, Atzera begiratu aurrera egiteko. Bulegoak Bartzelonan (Herrialde Katalanak) du egoitza eta arkitektura jasangarrian oinarritzen da beren lana. Bertan, espazioen birgaitzeari lotutako egitasmoak garatzen dituzte. Proiektu handiak eraikitzeko, ekintza txikietan arreta jartzea garrantzitsua dela aldarrikatzen dute.

Udalak jakinarazi du datozen egunetan jarriko dela harremanetan arkitektoekin: "Proiektua idazteko aukera izango dute datozen hiletan, aurkeztutakoa oinarri gisa erabilita eta eremuak dituen behar eta arauak kontuan izanda".

Hauek dira parte hartzeko prozesuan herritarrek bozkatu dituzten bost proposamenen egileak:

  • Atzera begiratu aurrera egiteko. Estudi Local d’arquitectura bulego bartzelonarra.
    • Egileak: David Camacho eta Enric Mas arkitektoak.
    • 1. saria: 6.000 euro eta proiektua idazteko aukera.
  • Ginko. Astigarragako XLark arkitektura- eta hirigintza-estudioa. Anton Pagola eta elkartuak
    • Egileak: Miriam Varela Alonso eta Santiago Lorenzo Borda arkitektoak; Miren Amaia Mujica eta Irene de Miguel arkitekto-laguntzaileak.
    • 2. saria: 3.000 euro.
  • Betehuts.
    • Egileak: Pablo Alberich Bernabe, Ana Retuerto Rodriguez-Moldes eta Cristobal Bernabé Trecu arkitektoak.
    • 3. saria: 2.000 euro.
  • Orioko Plazan. Muga Arquitectura bulego bilbotarra.
    • Egileak: Imanol Esperasate Azpiazu, Mikel Fernandez Egaña, Gabriel Gamero Salvador, David Uzkiaga Alonso eta Ignacio Santiago Asurmendi Villaverde arkitektoak.
    • 4. saria: 500 euroko accesita.
  • Biribil. Barru Arkitektura SLP Donostiako arkitektura-bulegoa.
    • Egileak: Xabier Barrutieta Basurko eta Ander Gonzalez Barreiro arkitektoak, eta Anastasia Kolbaniskova junior arkitektoa.
    • 5. saria: 500 euroko accesita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide