Osteguneko azoka tokiz mugituko dute aste honetan eta datorrenean

Julene Sorarrain

Iazko jaietako barrakak. (Onintza Lete Arrieta)

Kiroldegiaren eta Arantzazuko Andra Mariko etxeen artean jarriko dute, ohiko ordutegian.

Aste honetan hasi dira San Nikolas jaietako barrakak muntatzen. Hori dela eta, osteguneko azoka lekuz aldatuko dute; kiroldegiaren eta Arantzazuko Andra Mariko etxeen artean egongo da azaroaren 28an eta abenduaren 5ean.

Barrakak, aldiz, sanikolasak hasi eta amaitu arte egongo dira herrian, hau da, abenduaren 5etik 8ra arte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide