Udala Iturbide kaleko igogailua konpontzen dabil, asteburuko haizetearen ondorioz

Julene Sorarrain

Iturbide kaleko igogailua. (Guka)

Udala konponketa lanetan dabil, eta bitartean igogailua ixtea erabaki dute, herritarren segurtasuna bermatzeko.

Asteburuko haizete eta eurite gogorren ondorioz, Iturbide kaleko igogailuan ura sartu dela jakinarazi du udalak. Konponketak egiten ari dira orain eta, bitartean, igogailua ixtea erabaki dute, herritarren "segurtasuna bermatzeko". Udalak gehitu du konpondu bezain laster jarriko dela berriro martxan, eta barkamena eskatu die herritarrei eragozpenengatik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide