Potoko esnea esamoldea hautatu du aste honetan Orioko Udalak Aritz Pardinak herriko hitz eta esamoldeez egindako bilketatik. Astean behin herriko hitz edo esamolde bat zabaltzea da asmoa, eta aurreko asteetan, esaterako, zokor mazoa, zikin-estalia, txikitan jaioa eta ahoko zuloan jarri esamoldeak partekatu izan ditu.
Zer esan nahi du, baina, potoko esneak? Bada, motela dela, indarrik gabea. Erabilerari dagokionez, modu honetara esaten da: potoko esnea baino motelagoa dun mutil hori!