Sanikolasetako herri bazkarirako txartelak, ahituta

Onintza Lete Arrieta

Iazko sanikolasetan kiroldegian egindako herri bazkaria. (Onintza Lete Arrieta)

Atzo jarri zituzten salgai Turismo Bulegoan, eta atzo bertan saldu ziren 400 txartelak.

San Nikolas festetako herri bazkaria abenduaren 7an, larunbatarekin, egingo da Karela kiroldegian, eta bazkariko txartelak berehala ahitu dira. Atzo jarri zituzten salgai Turismo Bulegoan, eta eguna amaitu aurretik salduta zeuden guztiak.

Udalak jakinarazi duenez, bazkaria 14:30ean hasiko da, baina izena eman duten taldeetako arduradunek 10:00etan kiroldegian egon beharko dute. Izan ere, aurrena muntaketa lanak egingo dituzte (mahaiak, aulkiak, etab.), eta ondoren, ordu horretan azaltzen direnek, aukera edukiko dute haien taldeentzat lekua erreserbatzeko.

Abenduaren 5etik 8ra ospatuko dira sanikolasak, eta udalak laster jakinaraziko du aurtengo egitaraua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide