Agurtu dituzte sanmartinak Ortzaika auzoan

Julene Sorarrain

Bi asteburu festan pasatu eta gero, giro ederrean bukatu dituzte samartinak Ortzaikan.

Azaroaren 7an hasi eta igandean bukatu zituzten San Martin jaien ospakizunak Ortzaikan. Asteburu bete-betea izan dute igaro berri dena ere. Ostiralean, Mus Txapelketa, Hauek taldearen kontzertua eta DJ Davilaren saioa izan zituzten; larunbatean, oilasko biltzea eta Oilar Beltzak taldearen kontzertua; eta igandean, herri kirol jaialdia eta bailarakoen bazkaria, Kostalde taldeko kantariek alaituta.

.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide