Urtarrilaren 5eko Erregeen kabalkada antolatzeko bigarren deialdia egin du Orioko Udalak. Azaroaren 20an, asteazkenean, izango da hitzordua,19:00etan hasita, Salatxo aretoan.
Udalak jakinarazi duenez, haur danborrada antolatzeko talde eragile bat behar da: "Erregeen ongietorria prestatzeko laguntzaile talde bat bada ere". Horren harira, talde eragile hori sortzeko azken deialdia egin die udalak interesa duten herritarrei, bileran parte har dezaten. "Talde eragilea sortzeko boluntariorik ez bada, haurren danborradarik gabe egingo zaie ongi etorria aurten Erregeei", gehitu du udalak.