Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoak eta Orioko Udalak tailer bat antolatu dute etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko aukeren inguruan informatzeko. Saioan, besteak beste, autokontsumo indibiduala nahiz kolektiboa eta tokiko energia-komunitateak aztertuko dituzte.
Bertaratzen direnei, gainera, Autokontsumoko instalazioen gida praktikoa banatuko zaie. Gidaliburuak sorkuntza fotovoltaikoan oinarritutako autokontsumo indibidualari eta kolektiboari buruzko informazio praktikoa eskaintzen du.
Tailerrean parte hartzeko, beharrezkoa da azaroaren 22a baino lehen izena ematea. Horretarako, energiabulegoa@gipuzkoa.eus helbidera idatzi daiteke, baita 605-75 76 87 zenbakira deitu (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 18:00etara bitartean) edota www.argitu.eus ataria bisitatu ere.
Saio hau Energia Argitu programaren barruan kokatzen da. Programaren helburua da energiaren kontsumoa murrizteko herritarrei baliabideak eskaintzea, eraginkortasuna handituz eta energia berriztagarriak bultzatuz.