Zaharren Babeslekuak asteburua igaro du Salamancan

Julene Sorarrain 2024ko aza. 13a, 11:00

Zaharren Babeslekua Peña de Francia santutegia bisitatzen. (utzitakoa)

Azaroaren 8tik 10era bitartean bisitatu dute hiriburua. Hainbat ekintza egin dituzte, besteak beste, La Alberca eta Mogarraz herriak ezagutu eta Yllera en Ruedas upeltegiko ardoa dastatu.

Orioko Zaharren Babeslekuak antolatuta, asteburua igaro dute Salamancan. Bidaiariak "gustura" ibili dira, "eguraldi zoragarria" lagun zutelarik.

Bidaian askotariko ekintzak egin dituzte, hala nola, hiriburuko interesguneak bisitatu, Peña de Francia santutegia ikusi, baita La Alberca eta Mogarraz herriak miatu ere. Azken egunean, etxerako itzulian, geldialdia egin zuten Tordesillaseko (Valladolid) Yllera en Ruedas upeltegian, bertako ardoa dastatzeko.

Zaharren Babeslekua Yllera en Ruedas bodegan. (utzitakoa)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide