Azaroak 11 ditu gaur, San Martin eguna da, eta Euskal Herriko hamaika txokotan bezala, Ortzaikan ere ospatu dute beren egun handia. Aurrena meza eman dute San Martin ermitan, eta kanpoan giro goibela izan arren, herritar asko bildu da bertan. Oinez nahiz autoz iritsi dira ermitara. Ondoren, hamaiketakoaren txanda izan da. Ortzaikako Oliden jatetxean salda beroa eta txorixo pintxoak nahiz haragi egosi, txorixo eta odolki mokaduak hartu dituzte auzotarrek.
Hamaiketakoari lagundu eta goiza borobiltzeko, berriz, hantxe aritu dira bertsotan Iñaki Gurrutxaga eta Markel Eizagirre bertsolariak.
Gaurkorako ez dute beste ekintzarik prestatu Ortzaikan, baina ostiraletik igandera jarraituko dute sanmartinek (ikusi hemen egitaraua).