Herrio Natur Taldeak hazi banaketa egingo du etzi

Julene Sorarrain

Iazko hazi banaketa. (Maria Maya Manterola)

Bertako espeziak ezagutzera emateaz gain, basoen garrantziaz jabetzeko helburuarekin banatuko dituzte zuhaitz espezieen haziak. Igandean egingo dute banaketa, herriko plazan.

Udazken honetan ere, Herrio Natur Taldeak hazi banaketa egingo du herriko plazan. Igandean izango dira, goizeko 11:00etatik 13:30ak bitartean, eta Euskal Herriko zuhaitz espezieen haziak banatuko dizkiete bertaratutakoei.

Hazi bakoitzaren inguruko informazioa ere eskainiko diete herritarrei, besteak beste, hazia nola landatu behar den eta behin hazten denean landaretxoarekin zer egin behar den.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide