Lera eta Ostargi elkarteen lokal berria ezagutzeko aukera izango da ostiralean

Julene Sorarrain 2024ko aza. 6a, 16:00

Ostargiko joskintza ikastaro bat, lokal berrian. (Onintza Lete Arrieta)

Lokal berria urriaren hasieratik dago erabilgarri. Hori horrela, espazioa herritarrei erakusteko asmoz, ate irekien saioa egingo dute azaroaren 8an, ostiralean, 16:30etik 20:00ak bitartean.

Orioko Udalak lokal berria egokitu du Ostargi eta Lera elkarteek urtean zehar beren zerbitzuak eman ditzaten. Gainera, udalak argitu du bi elkarteek "lanerako baldintza hobeak" dituztela oraingo lokalean. Lokala urriaren hasieratik dago erabilgarri. Hori horrela, espazioa herritarrei erakusteko asmoz, ate irekien saioa egingo dute azaroaren 8an, ostiralean, 16:30etik 20:00ak bitartean. Inguratzen direnek aukera izango dute bi elkarteen jarduna gertutik ezagutzeko eta ekipamendu berria ikusteko. Kafea eta mokadutxoren bat ere eskainiko zaie bertaratzen direnei.

Ostargi aisialdi-elkartearen kasuan, paper garrantzitsua jokatzen du herrian eskulangintza eta emakumeen ahalduntzea indartzeko. Lera taldeak, berriz, abenduaren 24ko Mari Domingi eta Olentzeroren etorrera antolatzen du urtero.

Bi elkarteek partekatzen duten espazioak bi eremu nagusi ditu: alde batetik, joskintzarako aretoa, kalera begira; eta, bestetik, Gabonetako materiala biltzeko eta Lerakoen bilerak egiteko espazioa. Lokalaren azalera kontuan izanik, bi elkarteek aukera dute aldi berean lanean aritzeko, bien arteko elkarlana sustatuz.

Ostargi eta Lera elkarteen lokal berria, Kaia Kalean. (Onintza Lete Arrieta)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide