Gabon gauean erabiltzeko kriseiluak egingo dituzte auzolanean igande honetan

Onintza Lete Arrieta 2024ko aza. 5a, 09:00

Kriseiluak.

Lera taldeak tailerra antolatu du, eta helburua izango da antortxak kriseiluekin ordezkatzea. Kristalezko ontzia norberak eraman beharko du etxetik, eta taldeak jarriko ditu soka eta kandela, baita merienda ere.

Lera taldeak antolatzen ditu Gabon gauaren bueltako ekitaldiak, eta jakinarazi du erronka bat dutela aurten: antortxa kopurua murriztu, eta horien ordez kriseiluak erabiltzea gau horretako ekintzetan. Horregatik, tailerra antolatu du, kriseilu artisauak denek elkarrekin egiteko. Auzolanean, azken batean.

Hitzordua igande honetan, hilak 10, arratsaldeko lehen orduan izango da, 15:30ean, plazan. Herritarrak parte hartzera animatu ditu.

Taldeak berak eskainiko du laguntza, baita sokak eta kandelak eman ere. Herritarrek, berriz, kristalezko pote bat eraman behar dute etxetik. Edozein ontzik balio duela adierazi dute.

Gainera, merienda ere emango die Lerak bertaratzen direnei.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide