Bixi-Bizi programak bi saio antolatuko ditu ostegun honetarako

Julene Sorarrain

Adineko bikote bat bizikletan. (pixabay)

Jarduerak 55 urtetik gorako herritarrei zuzenduta daude, eta mugikortasuna lantzea eta ariketa egitea izango da helburua.

Urriaren 23an aurkeztu zuten Bixi-Bizi programa Orion, eta azaroan egingo dituzte lehenengo bi saioak. Egitasmoaren helburua da adinekoei jarduera fisikoa eta kultur jarduerak egiteko aukera eskaintzea.

Hori horrela, hilaren 7an eskainiko dituzte saioak, ostegunarekin, 10:00etan eta 11:00etan, Karela kiroldegian. Jarduerak 55 urtetik gorako herritarrei zuzenduta daude, eta mugikortasuna lantzea eta ariketa egitea izango da helburua. 45 minutu inguruko saioak izango dira eta, parte hartzeko, aurrez izena ematea komeni da galdetegi honen bidez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide