Errege Magoen etorrera antolatzeko bilera irekia egingo dute azaroaren 6an

Julene Sorarrain

Iazko Errege Magoen kabalgata. (Guka)

Bileraren helburua da kabalgata antolatzeko lantaldea sortzea. Hitzordua 19:00etan izango da, Salatxo aretoan.

Urtarrilaren 5eko Errege Magoen etorrera antolatzeko hitzordua jarri du Orioko Udalak. Azaldu duten moduan, bileraren helburu nagusia kabalgata antolatzeko boluntarioz osatutako lantaldea sortzea izango da. Horregatik, udalak dei egiten die interesa duten herritarrei bileran parte hartu dezaten. Hitzordua azaroaren 6an izango da, 19:00etan, Salatxo aretoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide