18:00etan ziren hastekoak gaur Gau Beltzeko ekitaldiak Orion. Hileta bat tarteko, ordea, Orioko Udalak erabaki du ekintzak atzeratzea, eta hala, 19:00etan hasiko da Harribilen emanaldia, eta gainerako ekintzak ere pixka bat atzeratuko direla azaldu du.
Iaz bezala, aurten ere Gau Beltza elkarlanean antolatu dute herriko hainbat eragilek –Txurrumuski, Harribil dantza taldea, Zaragueta Herri Eskola, Orioko Herri Ikastola, Orioko Udala eta beste eragile batzuek– gaur arratsalde eta iluntze parterako.
Santu Guztien Egunaren bezperarako honako ekintzak prestatu dituzte "tradizioa jaso eta berreskuratzeko":
- 19:00. Harribil dantza taldearen saioa, Herriko Plazan.
- 19:30. Haurrentzako tailerrak, Herriko Plazan.
- 19:30. Beldurrezko ibilbidea Goiko Kalen barrena, LH3tik gorako haur eta gaztetxoentzat.
- 20:30 aldera. Erromeria, Herriko Plazan.